Genero-ikuspegidun partaidetza-prozesuak egiteko jarraibideak | Pautas para realizar procesos de participación con visión de género
Language
  • Euskara
  • Español
  • * Puedes cambiar el idioma al castellano mediante el botón de la parte superior derecha del formulario.

     

    Tresna honek prozesuak diseinatzeko eta teknikarien lana errazteko eta sistematizatzeko balio du.

    Horretarako, tresnak partaidetza-prozesuen fase nagusietan (DISEINUA, GAUZATZEA eta EBALUAZIOA) kontuan hartzekoak diren genero-irizpideak edo aldagaiak zein diren jasotzen du, eta horiek prozesuaren baitan aintzat hartzeko hausnarketa egiteko aukera eskaintzen du, galderen eta adibide zehatzen bidez.

    Galdetegiko 15 dimentsioak baloratu ostean, emaitza norberaren posta elektronikoan jasoko da, egindako hausnarketaren bidez aztertutako partaidetza-prozesuari dagozkion egokitzapenak egiteko.

    Azkenik, ohar bat: tresnan zehar emakumeak aipatzen ditugunean zentzu zabalean erabiltzen dugu adiera hau. Emakumeak klase sozial gisa ulertzen ditugu, subalternitate-egoeran dauden gorputz gisa, alegia. Horrek esan nahi du emakumeak gorputz, ibilbide, ahalmen eta identitate anitzekoak direla eta izan daitezkeela bollerak, transak, etorkinak, jubilatuak…

  • Image field 69
  • ZERGATIK?

    Prozesua aurrera eramateko abiapuntuko errealitatea ezagutu eta ikuspegiak jasotzea (negoziazioa)
  • 1. ABIAPUNTUA ZEIN DEN EZAGUTZEA, GENERO IKUSPEGITIK

  • 1.1.Partaidetza-prozesua diseinatzerakoan, kontuan hartu da/aztertu dapartaidetza-prozesuaren bidez landuko den eremuan zein den emakumeen etagizonen egoera berezitua, beraien beharrak, arazoak eta interesak?*
  • 1.2. Aztertu dugu partaidetza-prozesuaren bidez landuko den eremuak/edukiak/gaiak, emakumeen behar praktikoei edo interes estrategikoei erantzuten dion?*
  • 2. KOORDINAZIOA ETA ELKARLANA

  • 2.1. Landu nahi diren edukien gaineko ikuspegiak jasotzeko, prozesua partekatu da tokian tokiko berdintasun-teknikariekin edo berdintasunaren alde lan egiten duten egitura edo taldeekin (emakume elkarteak, talde feministak…), genero-ikuspegitik elementu gakoak zein izan daitezkeen lantzeko?*
  • 2.2. Partaidetza-prozesua diseinatzerakoan, zehaztu al da berdintasun eta parte hartzeko teknikariaren arteko koordinazio-eredua?*
  • 2.3. Landu nahi diren edukien gaineko ikuspegiak jasotzeko, prozesua partekatu da eragindako herritar eta eragileekin?*
  • 2.4. Prozesuarekiko konpromiso tekniko-politikoa lotzeko urratsik eman da? Prozesua partekatu da teknikari eta politikariekin?*
  • ZERTARAKO?

    Helburuak formulatzea
  • 3. NORABIDE KOMUNA

  • 3.1. Prozesuaren helburuen artean jaso dugu gizon eta emakumeen arteko botere desorekan eta berdintasunean eragiteko helburua?*
  • 3.2. Helburu zehatzak formulatzerakoan kontuan hartu dugu kolektibo zaurgarrietako emakumeen egoera eta horietan eragiteko asmoa?*
  • NORTZUK?

    Eragileak identifikatzea eta harreman-sarea osatzea.
  • 4. ERAGILEEN MAPA

  • 4.1. Prozesuko eragileak identifikatzerakoan (eragileak, instituzioak, kolektiboak, talde naturalak, norbanakoak…), emakume eta gizonen erreferentziak modu parekatuan bilatu ditugu?*
  • 4.2. Tokian tokiko emakume-elkarte, talde feminista eta emakumeen talde naturalak identifikatu ditugu?*
  • 4.3. Zaurgarritasun egoeran dauden emakumeak identifikatu ditugu?*
  • 5. INFORMAZIOA ETA KOMUNIKAZIOA

  • 5.1. Tokian tokiko elkarte eta talde feministak espresuki gonbidatu ditugu prozesuan parte hartzera?*
  • 5.2. Zaurgarritasun egoeran dauden emakumeengana iristeko komunikazio-estrategia zehaztu dugu?*
  • 5.3. Antolatu gabeko emakumeengana iristeko moduak zehaztu dira?*
  • 5.4. Prozesuan zehar komunikazio ez-sexista eta barneratzailea bermatzeko neurririk hartu da?*
  • 6. EGITURA IRAUNKORREN OSAERA ETA LIDERGOA

  • 6.1. Prozesuan zehar egituraren bat sortzea aurreikusi bada, pentsatu dugu neurririk egiturok parekideak izan daitezen?*
  • 6.2. Aurreikusi da neurririk egiturotan genero-ikuspegidun pertsonak parte hartzeko?*
  • 6.3. Egitasmoaren gidaritzan eta lidergoan emakumeen partaidetza sustatzeko neurririk aurreikusi da?*
  • JOKO-ARAUAK

    Genero-ikuspegidun prozesua egiteko bermeak edo joko-arauak adostea
  • 7. EMAKUMEAK BOTERETZEKO KALITATEZKO PARTAIDETZA

  • 7.1. Emakumeek prozesuan kalitatez parte har dezaten eta emakumeen ahalduntzean positiboki eragin dezan neurririk aurreikusi da?*
  • 8. EMAKUMEEN BEHAR ETA INTERESEI ERANTZUTEA

  • 8.1. Aurreikusi da neurririk emakumeen eta gizonen egoera berezituak azaleratzeko eta emakumeen beharrei (ere) erantzungo zaiela bermatzeko?*
  • 9. BERDINTASUNEKO TREBAKUNTZA

  • 9.1. Prozesua bideratu eta dinamizatuko duten pertsonek berdintasuneko trebakuntza/ezagutza dute?*
  • Image field 70
  • NON?

    Espazioak, lekuak...
  • 10. ESPAZIOAK

  • 10.1. Bilerak eta bestelako jarduerak egiteko tokiak aukeratzerakoan, hausnartu da emakumeentzat erosoak diren (ohiko erabilerak…) eta irisgarritasun-irizpideak betetzen dituen?*
  • NOIZ?

    Erritmoak, ordutegiak...
  • 11. ORDUTEGIEN BATERAGARRITASUNA

  • 11.1. Bilerak edo bestelako ekimenak egiteko garaian kontuan hartu da ordutegiek bateragarritasuna eta erantzunkidetasuna sustatzen duten edo neurri berezirik hartu behar den?*
  • NOLA?

    Erabiliko dugun metodologia
  • 12. KALITATEZKO PARTAIDETZA SUSTATZEA ETA BOTERE-HARREMANAK KUDEATZEA

  • 12.1. Prozesuaren dinamizazioan kontuan hartu dugu arlo emozionalari eta bizi-esperientziari balio berezia ematea?*
  • 12.2. Hartu al da neurririk diskurtso subalternoak prozesura ekartzeko eta leku bat izan dezaten / entzunak izan daitezen?*
  • 12.3. Bileretan eta iritzia/ekarpenak jasotzeko bestelako ekimenetan, erreparatu zaie emakumeen eta gizonen dinamikei? Interbentzioak eta denborak orekatzeko neurririk hartu da?*
  • 12.4. Zaurgarritasun-egoeran dauden emakumeen kalitatezko partaidetza sustatzeko eta prozesuak emakumeen ahalduntzean positiboki eragiteko neurririk hartu da?*
  • 12.5. Bileretan parte hartzeko ohitura gutxien edo parte hartzeko zailtasun gehien duten kolektibo eta pertsonen partaidetza sustatzeko neurririk hartu da?*
  • 12.6. Aurreikusi da dinamikarik edo lanketarik gizonek beren partaidetza-moduen inguruan gogoeta egiteko eta jarrera-aldaketa bultzatzeko?*
  • 12.7. Jasotzen dira partaidetza kuantitatiboaren inguruko datuak sexuaren arabera bereizita? Eta egiten da datu hauen inguruko irakurketarik neurri zuzentzailerik hartu behar den baloratzeko? (interesgarria da sexuaz gain aldagai gehiago ere aintzat hartzea intersekzionalitatearen ikuspegitik, hala nola, adina, jatorria, aniztasun funtzionala, ikasketa-maila…).*
  • 12.8. Partaidetza kuantitatiboaren inguruko datuetan, kontuan hartu ditugu beste aldagai batzuk, besteak beste, adina, jatorria, ikasketa-maila…?*
  • 12.9. Bileren edo dinamiken balorazioak egiterakoan, balorazioetan sexuaren aldagaia jaso da eta, emakumeen nahiz gizonen balorazioak aztertu dira, ezberdintasunik dagoen jakiteko eta aintzat hartzeko? (interesgarria da aldagai gehiago ere aintzat hartzea intersekzionalitatearen ikuspegitik, hala nola, adina, jatorria, aniztasun funtzionala, ikasketa-maila…).*
  • 13. IRAKURKETA ETA EKARPENETAN GENERO IKUSPEGIA TXERTATZEKO BERMEAK

  • 13.1. Berdintasuna edo feminismoaren inguruko prestakuntza duten pertsonen partaidetza sustatu da?*
  • 13.2. Aurreikusi da emakumeen eta gizonen ekarpenak, beharrak eta interesak modu berezituan jasotzeko mekanismorik?*
  • 13.3. Ekarpenak eta proposamenak aztertzeko garaian, emakumeek eta gizonek egindakoak modu berezituan aztertu ditugu, alderik baden identifikatzeko? Eta alderik bada, aldeak non dauden identifikatuz?*
  • 13.4. Berdintasunaren kontrako proposamenak, hots, emakumeen eta gizonen rol eta estereotipo sexistak indartu ditzaketenak, egin badira, irizpiderik ezarri da horiek baztertzeko? Hartu da neurririk identifikatu diren bereizkeriak ez errepikatzeko?*
  • 13.5. Berariaz berdintasuna helburu duten edo berdintasuna sustatzen duten proposamenak lehenestea sustatu da?*
  • 13.6. Ekarpenak eta proposamenak lehenesteko garaian, neurririk hartu da emakumeek proposatutakoak eta lehenetsitakoak lekua izan dezaten?*
  • Image field 73
  • JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA

  • 14. PARTAIDETZA PROZESUAREN BALORAZIOA

  • 14.1. Partaidetza-prozesua ebaluatzeko adierazleetan aurretik aipatutako elementuak ebaluatzeko adierazleak txertatu dira?*
  • 14.2. Berdintasunaren ikuspegitik ezarritako neurrien ondorioak baloratu dira eta ikaspenak atera dira?*
  • 14.3. Gipuzkoako Partaidetzako Foru Arauak prozesuen genero-inpaktua aztertzeko betebeharra ezartzen du prozesuaren hasieran eta bukaeran. Egin da inpaktu-azterketarik?*
  • 15. PROZESUAREN EMAITZAN ETA HURRENGO PAUSOETAN GENERO-IKUSPEGIA

  • 15.1. Egitasmoaren martxari jarraipena egiteko adierazleetan genero-inpaktua neurtzeko adierazlerik zehaztu da?*
  • 15.2. Aztertu da aurreikusitako plangintzak/emaitzak zer onura ekarriko dizkien emakumeei eta gizonei? Aztertu da plangintzak emakumeek gizonekiko duten egoera desorekatua hobetzen lagunduko duen?*
  • 15.3. Aztertu da plangintzak/emaitzak proposatutako neurriek emakumeei eta gizonei lotutako arau sozial, balio eta aurreiritziak gainditu edo aldatzeko balioko duen?*
  • 15.4. Emakumeak onuradun izan daitezen neurri zuzentzailerik ezarri da, beharrezko izan den kasuetan?*
  •  
  • Should be Empty: