Language
  • Euskara
  • Español
  • Bizilabe Elgoibar: 'Izan ikertzaile asmatzaile' ikasturteko tailerra

    2023ko urritik 2024ko maiatzera arte
  • JARDUERAREN BALDINTZAK

    Deskribapena: Zientziak, teknologiak eta aisiak bat egiten duten erreferentziazko lekua da Bizilabe, 10-16 urte bitarteko gazteentzat, Elhuyarrek eta Elgoibarko Udalak sustatua.

    Noiz: 2023ko urrian hasi eta 2024ko maiatzean amaituko da.

    Kokapena: Elgoibarko Makina-Erremintaren Museoan. Azkue bailara, 1.

    Baldintzak: hauek dira ikasturteko programaren ezaugarriak eta baldintzak, espazio bakoitzerako.

    PREZIOA

    • Kuota arrunta: 18 €, hileko
    • Familia ugaria: 10 €, hileko
    • Guraso bakarreko familiak: 10 €, hileko
    • Langabezian dauden pertsonak: 10 €, hileko
    • Familia ugariak izan gabe, bigarren seme-alabaren izen ematea: 10 €, hileko
    • Gizarte izaerako laguntza ekonomikoak jasotzen dituzten familiak: 4 €, hileko

     --> Kuota horiek % 90ean diruz lagunduta daude, eta deskontua aplikatuta dago prezioan.

    --> Kolektibo zaurgarriak lehentasuna izango dute ekainaren 22ra arte. Ekainetik aurrera bigarren izen-ematea zabalduko da eta orduan ez da irizpide hau aplikatuko.

    --> Kuota-murriztapeneko kasuan, familia ugariaren, guraso bakarraren edo DBE-ren agiria izena ematen dutenean aurkeztu beharko dute helbide honetan (bizilabe-elgoibar@elhuyar.eus); bestela, kuota arrunta kobratu egingo da.

    --> Kuota Elhuyarrek kobratuko du, izena emateko formularioan emandako kontu-korrontearen zenbakian.

    --> Itzulketak: aurkezpen-gutunean gurasoei mezu bat erantsiko zaie baja emateko epeak eta ordainketak zehaztuz. Ikasturteko ‘Izan asmatzaile eta ikertzaile’ programan baja eman nahi izanez gero, gurasoek zehaztutako datak baino lehenago jakinarazi beharko dute; bestela, hurrengo hilean kuota kobratu egingo da.

    IZEN-EMATEAK ETA LEKU-KOPURUA

    Tailerretarako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).

    Generoaren % 40aren proportzioak lehentasuna izango du kolektibo zaurgarrien proportzioaren aurrean.

    Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da. Talde horiek osatzen ditugunean, harremanetan jarriko gara, egoeraren berri emateko.

    Ikasturtean zehar baja bat egoten bada, proportzio horiek (generoa eta zaurgarritasuna) kontuan hartuko dira itxaron-zerrenda baldin badago, % 40tik ez jaisteko.

    Parte-hartzaileen guztizko kupoa, talde bakoitzeko, 15 gaztekoa izango da. Hortik aurrera, itxarote-zerrenda irekiko da.

    IZENA EMATEKO EPEA: ekainaren 22a, baina ekainaren 19tik aurrera hasiko gara izena eman dutenekin harremanetan jartzen.

  • Gaztearen datuak

  •  - -
    Seleccióna una fecha
  • Matrikulaziorako datuak

  • DATUEN BABESERAKO OHARRA

    Formulario honetan jasotako datu pertsonalak, eta Bizilaben interesa duten pertsonek parte hartzen duten bitartean ematen dituztenak, honela tratatuko dira:

    Arduraduna: ELHUYAR FUNDAZIOA

    Helburuak: Bizilaben interesa duten pertsonen izen-ematea eta parte-hartzea kudeatzea eta jardueraren garapena sustatu eta zabaltzea.

    Eskubideak: Interesdunek eskubidea dute edozein unetan adostasuna atzera botatzeko, datuak tratatzeari aurka egiteko, datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko eta ezabatzeko, bai eta datu-babesaren arloko beste zenbait eskubide baliatzeko ere, idatzizko eskaera bat helbide elektroniko honetara mezu bat bidaliz: datuensegurtasuna@elhuyar.eus.

    Informazio gehiago: Datuen babesari buruzko informazio osagarri eta xehea kontsultatu dezakezu “Pribatutasun-politika” atalean, webgune honetan: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/lege-oharra.

    Bizilabe jardueraren garapena sustatzeko eta zabaltzeko helburuarekin, hura garatzen ari den bitartean, hartan interesa duten pertsonen esku-hartzearen irudiak erregistratu edo grabatu eta erabili ahal izango dira, bitarteko teknikoen bidez.

    “Bidali” sakatzean, formularioa osatzen duenak bermatzen du Bizilabe jardueraren testuinguruan beren datu pertsonalak adierazitako moduan tratatzeko adostasuna adierazten duela.

  •       

       

          

  •  
  • Should be Empty: