JARDUERAREN BALDINTZAK
Deskribapena: BIZILABE, zientziak, teknologiak eta aisiak bat egiten duten erreferentziazko lekua da, 10-14 urte bitarteko gazteentzat, Elhuyarrek eta Abanto-Zierbenako Udalak sustatuta.
Noiz: 2024ko urrian hasi eta 2025eko maiatzean amaituko da.
Kokapena: Abanto-Zierbenako Gaztegunean, Bizkaia plaza 3, atzekaldea.
Ordutegia:
- Astelehena - LH 5-6 - 17:00-18:30
- Astelehena - DBH 1-2 - 15:30-17:00
PREZIOA
HIRUHILEKO ordainketa izango da, hiruhileko bakoitzaren lehen hilabetean.
- Kuota arrunta: 15 €, hiruhileko
- Familia ugaria edo guraso bakarreko familia: 10 €, hiruhileko
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €, hiruhileko
--> Kuota horiek % 90ean diruz lagunduta daude, eta deskontua aplikatuta dago prezioan.
--> Kuota-murriztapeneko kasuan, familia ugariaren, guraso bakarraren edo DBE-ren agiria onartutakoan aurkeztu beharko dute helbide honetan (bizilabe-abanto@elhuyar.eus); bestela, kuota arrunta kobratuko da.
--> Kuota Elhuyarrek kobratuko du, izena emateko formularioan eman duten kontu-korrontearen zenbakian.
--> Atzerabueltak: aurkezpen-gutunean gurasoei mezu bat erantsiko zaie baja emateko epeak eta ordainketak zehaztuz. Ikasturteko ‘Izan asmatzaile eta ikertzaile’ programan baja eman nahi izanez gero, gurasoek zehaztutako datak baino lehenago jakinarazi beharko dute; bestela, hurrengo hiruhilekoaren kuota kobratu egingo da.
IZEN-EMATEAK
EPEA: bi aldi irekiko dira, lehena ekainaren 14tik uztailaren 12ra, eta bigarrena uztailaren 12tik irailaren 13ra.
Lehen irizpide moduan, epearen barruan izena eman dutenen artean, aurreko urtean parte hartu dutenek lehentasuna izango dute.
Ondoren, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da. Talde horiek osatzen ditugunean, harremanetan jarriko gara, egoeraren berri emateko.
Ikasturtean zehar baja bat egoten bada, proportzio horiek (generoa) kontuan hartuko dira itxaron-zerrenda baldin badago, % 40tik ez jaisteko.
LEKU-KOPURUA: 15 gazte talde bakoitzeko, izen-emateko irizpideak jarraituz.
IZENA EMATEKO EPEA: bi aldi irekiko dira, lehena ekainaren 17tik uztailaren 12ra, eta bigarrena uztailaren 13tik irailaren 13ra.