Kongresuan izena emateko, Euskal Herriko Unibertsitateko Politika eta Administrazio Zientzia Saileko KUTXABANK bankuaren ES19-2095-0292-9232-3908-8081 kontu-zenbakian sartu behar da dagokion diru kopurua. Sailaren helbidea: Sarriena auzoa z.g. 48940 Leioa (Bizkaia). Salbuespen bakarra UPV/EHUren kontu zenbakiren batetik (ikerketa-proiektuak, sailak etab.) ordaindu behar duten UPV/EHUko langileak izango dira, hauentzako barne-fakturazio bat egingo baita (info@geink.eus helbidera posta elektronikoz eskatu).
Ordainagiria inskripzio-formulariora igo beharko da. Zenbatekoari dagokionez dauden modalitate desberdinak zehazten dira jarraian:
Izena emateko prezio murriztuak 2024ko maiatzaren 17tik uztailaren 15era:
Graduko ikasleen edo langabetuen izen-ematea: 20€ (tarifa murriztuaren egiaztagiria inskripzio-formulariora igo beharko da).
Izen-emate arrunta: 40€
Online ponentzia aurkeztuko dutenen izen-ematea: 15€
2024ko uztailaren 16tik kongresua egin bitartean izena emateko prezioak:
Graduko ikasleen edo langabetuen izen-ematea:30€ (tarifa murriztuaren egiaztagiria inskripzio-formulariora igo beharko da).
Izen-emate arrunta: 50€
Online ponentzia aurkeztuko dutenen izen-ematea: 25€
EKITALDI SOZIALA: kongresuko lana irailaren 13an 14:00etan amaituko da. Ondoren, 15:00etan, ekitaldi soziala/bazkaria ospatuko dugu; pertsoneko 25/30€ inguru balioko du. Izena emateko inprimakian parte hartzeko interesa adierazi behar da; baina ez da ordainketarik egingo oraindik. Ekaina-uztaila aldera, ekitaldi sozialari eta ordaintzeko moduei buruzko informazio gehiago emango da.