JARDUERAREN BALDINTZAK
Deskribapena: BIZILABE, zientziak, teknologiak eta aisiak bat egiten duten erreferentziazko lekua da, 10-14 urte bitarteko gazteentzat, Elhuyarrek eta Abanto-Zierbenako Udalak sustatuta.
Bilboko Bizilabe zientzia eta teknologia sustatzeko gazteentzako aisialdi-programa da, Abtno-Zierbentako Udalaren eta Elhuyarren eskutik.
Noiz: 2025eko urrian hasi eta 2026ko maiatzean amaituko da.
Kokapena: Abanto-Zierbenako Gaztegunean, Bizkaia plaza 3, atzekaldea.
ORDUTEGIAK:
- Astelehena - LH 5-6 - 17:00-18:30
- Astelehena - DBH 1-2 - 15:30-17:00
PREZIOA
Ordainketa BAKARRA egingo da, ikasturte hasieran. Behin ikasturtea hasita, ez da onartuko kuotak baliogabetzea edo itzultzea.
- Kuota arrunta: 45 €/ikasturtea
- Familia ugaria edo guraso bakarreko familia: 30 €/ikasturtea
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 12 €/ikasturtea
--> Kuota horiek % 90ean diruz lagunduta daude, eta deskontua aplikatuta dago prezioan.
--> Kuota-murriztapeneko kasuan, familia ugariaren, guraso bakarraren edo DBE-ren agiria onartutakoan aurkeztu beharko dute helbide honetan (bizilabe-abanto@elhuyar.eus); bestela, kuota arrunta kobratuko da.
--> Kuota Elhuyarrek kobratuko du, izena emateko formularioan eman duten kontu-korrontearen zenbakian.
--> Atzerabueltak: aurkezpen-gutunean gurasoei mezu bat erantsiko zaie baja emateko epeak eta ordainketak zehaztuz. Ikasturteko ‘Izan asmatzaile eta ikertzaile’ programan baja eman nahi izanez gero, gurasoek zehaztutako datak baino lehenago jakinarazi beharko dute; bestela, hurrengo hiruhilekoaren kuota kobratu egingo da.
HAUTAKETA IRIZPIDEAK
15 gazterentzako tokia egongo da talde bakoitzean. Honako irizpideak hartuko dira kontuan hautaketa egiteko:
- Lehen irizpide moduan, epearen barruan izena eman dutenen artean, aurreko urtean parte hartu dutenek lehentasuna izango dute.
- Ondoren, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
- Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da. Talde horiek osatzen ditugunean, harremanetan jarriko gara, egoeraren berri emateko.
- Ikasturtean zehar baja bat egoten bada, proportzio horiek (generoa) kontuan hartuko dira itxaron-zerrenda baldin badago, % 40tik ez jaisteko.
IZENA EMATEKO EPEA: bi aldi irekiko dira, lehena maiatzaren 26tik ekainaren 20ra, eta bigarrena ekainaren 21etik irailaren 12ra
- 1. fasean izena ematen dutenen kasuan, gaztea onartua izan den abisatuko da: ekainaren 24ean.
- 2. fasean izena ematen dutenen kasuan, gaztea onartua izan den abisatuko da: irailaren 15ean.