Bilboko Bizilabe 2025-2026 Logo
Language
  • Euskara
  • Español
  • Bilboko Bizilabe: 'Izan ikertzaile asmatzaile' ikasturteko tailerra

    2025eko urritik 2026ko maiatzera arte
  • Bilboko Bizilabe zientzia eta teknologia sustatzeko gazteentzako aisialdi-programa da, Bilboko Udalaren eta Elhuyarren eskutik. 

    Noiz: 2025eko urrian hasi eta 2026ko maiatzean amaituko da.

    Kokapena: Bizilabek Deustun, Otxarkoagan, Zorrotzan, Basurton eta Esperantzan. Kokapen horietakoren bat hautatu.

    ORDUTEGIAK:

    DEUSTUKO UDALTEGIA – Bizilabe Gunea
    LH 5-6
    Astelehena, asteartea eta asteazkena: 17:30 – 19:00
    DBH 1-2
    Astelehena edo asteazkena: 19:00 – 20:30
    DBH 3-4
    Asteartea: 19:00 – 20:30
    OTXARKOAGAKO GAZTEGUNEA
    Asteartea
    LH 5-6: 17:00 – 18:30
    DBH 1-2: 18:30 – 20:00
    BASURTUKO MAKERGUNEA
    Astelehena
    LH 5-6: 17:00 – 18:30
    DBH 1-2: 18:30 – 20:00
    ZORROTZAKO GAZTEGUNEA
    Astelehena:
    LH 5-6: 17:00 – 18:30
    ESPERANTZA
    Osteguna:
    LH 5-6: 17:00 – 18:30 eta 18:30 – 20:00
    DBH 1-2:18:30-20:00

    PREZIOA
    Ordainketa BAKARRA egingo da, ikasturte hasieran. Behin ikasturtea hasita, ez da onartuko kuotak baliogabetzea edo itzultzea.

    - Kuota arrunta: 45 €, ikasturtea
    - Familia ugaria edo guraso bakarreko familia: 30 €, ikasturtea
    - Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 12 €, ikasturtea

    --> Kuota horiek % 90ean diruz lagunduta daude, eta deskontua aplikatuta dago prezioan.

    --> Kuota-murriztapeneko kasuan, familia ugariaren, guraso bakarraren edo DBE-ren agiria izena ematen dutenean aurkeztu beharko dute helbide honetan (bizilabe-bilbao@elhuyar.eus); bestela, kuota arrunta kobratuko da.

    --> Kuota Elhuyarrek kobratuko du, izena emateko formularioan eman duten kontu-korrontearen zenbakian.

    HAUTAKETA IRIZPIDEAK

    15 gazterentzako tokia egongo da talde bakoitzean. Honako irizpideak  hartuko dira kontuan hautaketa egiteko: 

    • Lehen irizpide moduan, epearen barruan izena eman dutenen artean, aurreko urtean parte hartu dutenek lehentasuna izango dute.
    • Ondoren, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
    • Kolektibo zaurgarriak, generoak bezala, % 40ko lehentasuna izango du izen-ematearen lehen fasean (ekainaren 14 arte).
    • Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da. Talde horiek osatzen ditugunean, harremanetan jarriko gara, egoeraren berri emateko.
    • Ikasturtean zehar baja bat egoten bada, proportzio horiek (generoa) kontuan hartuko dira itxaron-zerrenda baldin badago, % 40tik ez jaisteko.

    IZENA EMATEKO EPEA: bi aldi irekiko dira, lehena maiatzaren 14tik ekainaren 20ra, eta bigarrena ekainaren 21etik irailaren 12ra.

    • 1. fasean izena ematen dutenen kasuan, gaztea onartua izan den abisatuko da: ekainaren 24ean.
    • 2. fasean izena ematen dutenen kasuan, gaztea onartua izan den abisatuko da: irailaren 15ean.
  • Gaztearen datuak

  •  - -
  • Matrikulaziorako datuak

  • DATUEN BABESERAKO OHARRA

    Formulario honetan jasotako datu pertsonalak, eta Bizilaben interesa duten pertsonek parte hartzen duten bitartean ematen dituztenak, honela tratatuko dira:

    Arduraduna: ELHUYAR FUNDAZIOA

    Helburuak: Bizilaben interesa duten pertsonen izen-ematea eta parte-hartzea kudeatzea eta jardueraren garapena sustatu eta zabaltzea.

    Eskubideak: Interesdunek eskubidea dute edozein unetan adostasuna atzera botatzeko, datuak tratatzeari aurka egiteko, datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko eta ezabatzeko, bai eta datu-babesaren arloko beste zenbait eskubide baliatzeko ere, idatzizko eskaera bat helbide elektroniko honetara mezu bat bidaliz: datuensegurtasuna@elhuyar.eus.

    Informazio gehiago: Datuen babesari buruzko informazio osagarri eta xehea kontsultatu dezakezu “Pribatutasun-politika” atalean, webgune honetan: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/lege-oharra.

    Bizilabe jardueraren garapena sustatzeko eta zabaltzeko helburuarekin, hura garatzen ari den bitartean, hartan interesa duten pertsonen esku-hartzearen irudiak erregistratu edo grabatu eta erabili ahal izango dira, bitarteko teknikoen bidez.

    “Bidali” sakatzean, formularioa osatzen duenak bermatzen du Bizilabe jardueraren testuinguruan beren datu pertsonalak adierazitako moduan tratatzeko adostasuna adierazten duela.

  •      

  •  
  • Should be Empty: