Elgoibarko Bizilabe 2025-2026 Logo
Language
  • Euskara
  • Español
  • Elgoibarko Bizilabe: 'Izan ikertzaile asmatzaile' ikasturteko tailerra

    2025eko urritik 2026ko maiatzera arte
  • Elgoibarko Bizilabe zientzia eta teknologia sustatzeko gazteentzako aisialdi-programa da, Elgoibarko Udalaren eta Elhuyarren eskutik. 

    • Noiz: 2025eko urritik 2026ko maiatzera
    • Kokapena: IMH campusa. Azkue auzoa, 1.

    ORDUTEGIAK

    • Asteazkena
      15:30-17:00: DBH 3-4
      17:00-18:30: LH 5-6
      18:30-20:00: DBH 1-2
    • Osteguna
      17:30-19:00: LH 5-6
      19:00-20:30: DBH 1-2

     

    PREZIOA eta KOBRAKETAK

    Kobraketa hilabetero egingo da. 

    • Ohiko kuota: 18 €/hileko
    • Familia ugaria edo guraso bakarreko familia: 10 €/hileko
    • Familia ugaria izan ez da ere, bigarren seme edo alabaren izen-ematea: 10 €/hileko
    • Langabezian dauden pertsonen seme-alabak: 10 €/hileko
    • Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren edo izaera sozialeko beste edozein laguntzaren onuradunak: 4 €/ hileko

    Kuota horiek % 90ean diruz lagunduta daude, eta deskontua aplikatuta dago prezioan.

    • Kuota-murriztapeneko kasuan, familia ugariaren, guraso bakarraren edo DBE-ren agiria izena ematen dutenean aurkeztu beharko dute helbide honetan (bizilabe-elgoibar@elhuyar.eus); bestela, kuota arrunta kobratuko da.
    • Kuota Elhuyarrek kobratuko du, izena emateko formularioan eman duten kontu-korrontearen zenbakian.
    • Itzulketak: aurkezpen-gutunean gurasoei mezu bat erantsiko zaie baja emateko epeak eta ordainketak zehaztuz. Ikasturteko ‘Izan asmatzaile eta ikertzaile’ programan baja eman nahi izanez gero, gurasoek zehaztutako datak baino lehenago jakinarazi beharko dute; bestela, hurrengo hilabetearen kuota kobratu egingo da.

     HAUTAKETA IRIZPIDEAK

    15 gazterentzako tokia egongo da talde bakoitzean. Honako irizpideak hartuko dira kontuan hautaketa egiteko:

    • Lehen irizpide moduan, epearen barruan izena eman dutenen artean, aurreko urtean parte hartu dutenek lehentasuna izango dute.
    • Ondoren, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
    • Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da. Talde horiek osatzen ditugunean, harremanetan jarriko gara, egoeraren berri emateko.
    • Ikasturtean zehar baja bat egoten bada, proportzio horiek (generoa) kontuan hartuko dira itxaron-zerrenda baldin badago, % 40tik ez jaisteko.

    IZENA EMATEKO EPEA: bi aldi irekiko dira, lehena ekainaren 2tik ekainaren 20ra, eta bigarrena ekainaren 21etik irailaren 12ra.

    • 1. fasean izena ematen dutenen kasuan, gaztea onartua izan den abisatuko da: ekainaren 24ean.
    • 2. fasean izena ematen dutenen kasuan, gaztea onartua izan den abisatuko da: irailaren 15ean.
     
    •  
      {id}-{form_title}.pdf
      Descargar PDF
       
  • Gaztearen datuak

  •  - -
  • Matrikulaziorako datuak

  • DATUEN BABESERAKO OHARRA

    Formulario honetan jasotako datu pertsonalak, eta Bizilaben interesa duten pertsonek parte hartzen duten bitartean ematen dituztenak, honela tratatuko dira:

    Arduraduna: ELHUYAR FUNDAZIOA

    Helburuak: Bizilaben interesa duten pertsonen izen-ematea eta parte-hartzea kudeatzea eta jardueraren garapena sustatu eta zabaltzea.

    Eskubideak: Interesdunek eskubidea dute edozein unetan adostasuna atzera botatzeko, datuak tratatzeari aurka egiteko, datuetara sarbidea izateko, datuak zuzentzeko eta ezabatzeko, bai eta datu-babesaren arloko beste zenbait eskubide baliatzeko ere, idatzizko eskaera bat helbide elektroniko honetara mezu bat bidaliz: datuensegurtasuna@elhuyar.eus.

    Informazio gehiago: Datuen babesari buruzko informazio osagarri eta xehea kontsultatu dezakezu “Pribatutasun-politika” atalean, webgune honetan: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/lege-oharra.

    Bizilabe jardueraren garapena sustatzeko eta zabaltzeko helburuarekin, hura garatzen ari den bitartean, hartan interesa duten pertsonen esku-hartzearen irudiak erregistratu edo grabatu eta erabili ahal izango dira, bitarteko teknikoen bidez.

    “Bidali” sakatzean, formularioa osatzen duenak bermatzen du Bizilabe jardueraren testuinguruan beren datu pertsonalak adierazitako moduan tratatzeko adostasuna adierazten duela.

  •             

  •  
  • Should be Empty: