Bilboko Bizilabe zientzia eta teknologia sustatzeko gazteentzako aisialdi-programa da, Bilboko Udalaren eta Elhuyarren eskutik.
Noiz: 2026ko urrian hasi eta 2027ko maiatzean amaituko da.
Kokapena: Deustun, Otxarkoagan, Zorrotzan, Basurton, Esperantzan eta Miribillan. Kokapen horietakoren bat hautatu.
ORDUTEGIAK:
DEUSTUKO GAZTEGUNEA– Bizilabe Gunea, Lehendakari Aguirre, 42.
LH 5-6
Asteartea eta asteazkena: 17:30 – 19:00
DBH 1-2
Asteazkena: 19:00 – 20:30
DBH 3-4
Asteartea: 19:00 – 20:30
OTXARKOAGAKO GAZTEGUNEA, Ramon y Cajal Ikastetxea. Larrakoetxea, 3
Asteartea
LH 5-6: 17:00 – 18:30
DBH 1-2: 18:30 – 20:00
LA PERRERA (MAKER GUNEA), Sabino Arana 50.
Astelehena
LH 5-6: 17:00 – 18:30
DBH 1-2: 18:30 – 20:00
ZORROTZAKO GAZTEGUNEA, Fray Juan, 33.
Astelehena
LH 5-6: 17:00 – 18:30
DBH 1-2: 18:30 – 20:00
ESPERANTZA, Esperantza, 4.
Asteartea
LH 5-6: 17:00 – 18:30
DBH 1-2: 18:30 – 20:00
MIRIBILLAKO GAZTEGUNEA, Santiago de Compostela kalea, 12.
Astelehena
LH 5-6: 17:30 – 19:00
DBH 1-2: 19:00 – 20:30
PREZIOA
Ordainketa BAKARRA egingo da, ikasturte hasieran. Behin ikasturtea hasita, ez da onartuko kuotak baliogabetzea edo itzultzea.
- Kuota arrunta: 45 €, ikasturtea
- Familia ugaria edo guraso bakarreko familia: 30 €, ikasturtea
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 12 €, ikasturtea
--> Kuota horiek % 90ean diruz lagunduta daude, eta deskontua aplikatuta dago prezioan.
--> Kuota-murriztapeneko kasuan, familia ugariaren, guraso bakarraren edo DBE-ren agiria onartuta daudela jakinaraztean aurkeztu beharko dute helbide honetan (bizilabe-bilbao@elhuyar.eus); bestela, kuota arrunta kobratuko da. Mezuan seme-alabaren datuak adierazi behar dira (izen-abizenak, kokapena eta maila).
--> Kuota Elhuyarrek kobratuko du, izena emateko formularioan eman duten kontu-korrontearen zenbakian.
HAUTAKETA IRIZPIDEAK
15 gazterentzako tokia egongo da talde bakoitzean. Honako irizpideak hartuko dira kontuan hautaketa egiteko:
- Lehen irizpide moduan, epearen barruan izena eman dutenen artean, aurreko urtean parte hartu dutenek lehentasuna izango dute.
- Ondoren, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
- Kolektibo zaurgarriak, generoak bezala, % 40ko lehentasuna izango du izen-ematearen lehen fasean (ekainaren 19 arte).
- Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da. Talde horiek osatzen ditugunean, harremanetan jarriko gara, egoeraren berri emateko.
- Ikasturtean zehar baja bat egoten bada, proportzio horiek (generoa) kontuan hartuko dira itxaron-zerrenda baldin badago, % 40tik ez jaisteko.
IZENA EMATEKO EPEA: bi aldi irekiko dira, lehena maiatzaren 29tik ekainaren 19ra, eta bigarrena ekainaren 20etik irailaren 11ra.
- 1. fasean izena ematen dutenen kasuan, gaztea onartua izan den abisatuko da: ekainaren 22n.
- 2. fasean izena ematen dutenen kasuan, gaztea onartua izan den abisatuko da: irailaren 14ean.