JARDUERAREN BALDINTZAK
Deskribapena: BIZILABE, zientziak, teknologiak eta aisiak bat egiten duten erreferentziazko lekua da, 10-14 urte bitarteko gazteentzat, Elhuyarrek eta Abanto-Zierbenako Udalak sustatuta.
Noiz: 2026ko urrian hasi eta 2027ko maiatzean amaituko da.
Kokapena: Abanto-Zierbenako Gaztegunean, Bizkaia plaza 3, atzekaldea.
ORDUTEGIAK:
- Astelehena - LH 5-6 - 17:00-18:30
- Astelehena - DBH 1-2 - 15:30-17:00
PREZIOA
Ordainketa BAKARRA egingo da, ikasturte hasieran. Behin ikasturtea hasita, ez da onartuko kuotak baliogabetzea edo itzultzea.
- Kuota arrunta: 45 €/ikasturtea
- Familia ugaria edo guraso bakarreko familia: 30 €/ikasturtea
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 12 €/ikasturtea
--> Kuota horiek % 90ean diruz lagunduta daude, eta deskontua aplikatuta dago prezioan.
--> Kuota-murriztapeneko kasuan, familia ugariaren, guraso bakarraren edo DBE-ren agiria onartutakoan aurkeztu beharko dute helbide honetan (bizilabe-abanto@elhuyar.eus); bestela, kuota arrunta kobratuko da. Mezuan seme-alabaren datuak adierazi behar dira (izen-abizenak, kokapena eta maila).
--> Kuota Elhuyarrek kobratuko du, izena emateko formularioan eman duten kontu-korrontearen zenbakian.
HAUTAKETA IRIZPIDEAK
15 gazterentzako tokia egongo da talde bakoitzean. Honako irizpideak hartuko dira kontuan hautaketa egiteko:
- Lehen irizpide moduan, epearen barruan izena eman dutenen artean, aurreko urtean parte hartu dutenek lehentasuna izango dute.
- Ondoren, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
- Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da. Talde horiek osatzen ditugunean, harremanetan jarriko gara, egoeraren berri emateko.
- Ikasturtean zehar baja bat egoten bada, proportzio horiek (generoa) kontuan hartuko dira itxaron-zerrenda baldin badago, % 40tik ez jaisteko.
IZENA EMATEKO EPEA: bi aldi irekiko dira, lehena maiatzaren 18tik ekainaren 19ra, eta bigarrena ekainaren 20etik irailaren 11ra
- 1. fasean izena ematen dutenen kasuan, gaztea onartua izan den abisatuko da: ekainaren 22an.
- 2. fasean izena ematen dutenen kasuan, gaztea onartua izan den abisatuko da: irailaren 14an.