ONGIZATE EMOZIONALAREN DIAGNOSTIKOA
Language
  • Euskara
  • Español
  • English (US)
  • Français
  • ONGIZATE EMOZIONALAREN DIAGNOSTIKOA

    Herritarrei zuzendutako galdetegia
  • Galdetegia betetzeko hizkuntza goian eskuinean dagoen botoiaren bitartez hauta dezakezu.

    Puedes seleccionar el idioma para completar el cuestionario mediante el botón situado en la esquina superior derecha.
  • Diagnostiko honek tolosarren osasuna eta ongizate emozionala hobetuko duen herria eraikitzen lagundu nahi du. Galdetegi honen helburua herritarren ongizate emozionala hobeto ulertzea da, beharrak identifikatzeko eta udal-zerbitzu, programak eta ekintzak hobetzeko.

    Erantzunak anonimoak dira eta 5–10 minutu inguru beharko dituzu galdetegia betetzeko.

    Zure iritzia oso garrantzitsua da.

    Eskerrik asko!

    • Datuen Babeserako Legea 
    • Galdetegi honetako erantzunak erabateko zuhurtasun eta konfidentzialtasunez erabiliko dira, proiektuaren baitan ustiatuko dira eta proiektuaren txostenean txertatu ahalko dira, betiere, anonimotasunez. Aurreikusitako xedeak betetzeko, Tolosako Udalak datuak Elhuyar Zubize S.L.U. erakundeari jakinarazi ahal izango dizkio.

      Hala ere, pertsona orok du eskubidea bere datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, datuen erabilera mugatzeko, aurka egiteko edo beste norabait eramateko. Horretarako, eta Tolosako Udalaren pribatutasun politikari jarraituz, dbdelegatua@tolosa.eus helbidera mezu elektronikoa idatzi besterik ez da egin behar, eta baliatu nahi den eskubidea adierazi.

  • DATU OROKORRAK

  • Jatorria: non jaio zara?*
  • Zein da zure egungo egoera nagusia?*
  • Familia-unitatearen osaera: norekin bizi zara?*
  • Nola baloratzen duzu zure egungo osasun-egoera orokorra?*
  • Ba al duzu zure eguneroko bizitza baldintzatzen duen gaixotasun edo muga esanguratsuren bat (fisikoa, buru-osasunarekin lotutakoa, mugikortasunarekin lotutakoa...)?*
  • Zehaztu zein motatako gaixotasuna/k duzun/dituzun:*
  • ONGIZATEARI BURUZKO IKUSPEGIA

  • Zure ustez, zer da ongizate emozionala? (bat baino gehiago aukeratu ditzakezu)*
  • Zer egiten duzu zure ongizate emozionala zaintzeko? (Markatu gehien egiten dituzunak, gehienez 3)*
  • NORBERE ONARPENA

    Atal honetan norbere autoestimuan (gure buruari ematen diogun balioan) jarriko dugu fokua.
  • Gai sentitzen zara zure indarguneak (ondo egiten dituzun gauzak, trebetasunak, dohainak) identifikatzeko?*
  • Nola sentitzen zara egiten ari zaren bidearekin eta bizitzen ari zaren unearekin? (Pentsatu zure ikasketetan, familian, lanean, bizilekuan, lagun-sarean...)*
  • Zenbateraino eragiten dizu besteek (lagunek, familiak...) zutaz pentsatzen dutenak?*
  • Nola moldatzen zara egunerokoan sentitzen dituzun emozioekin (tristura, haserrea, poza, urduritasuna…)?*
  • BESTEEKIN HARREMANAK

    Atal honetan besteekin dugun harremanari eta bakardadeari buruz hausnartuko dugu.
  • Azken hilabete honetan, uneren batean sentitu al zara bakarrik?*
  • Bakarrik sentitzen zarenean, zer sentitzen duzu normalean? (aukeratu gehienez 3)*
  • Bakarrik sentitu izan zarenean jo duzu herrian dauden baliabide edo zerbitzu desberdinetara?*
  • Adierazi zein programa, baliabide edo zerbitzuetara jotzen duzun (bat baino gehiago hautatu ditzakezu):*
  • Zure ustez, lanketa komunitarioaren bidez (tailerrak, hitzaldiak, kanpainak, herri mailako ekimenak…) zer egin liteke Tolosan harreman-sareak indartzeko eta bakardadeari aurre egiteko?*
  • ZAINTZAREN KARGA

    Atal honetan zaintza lanetan eta lan horien kargak ongizate emozionalean duen eraginean jarriko dugu arreta.
  • Zure egunerokoan, beste pertsona baten zaintzaz arduratzen zara? (Adibidez: seme-alabak, anai-arrebak, gurasoak, desgaitasuna edo gaixotasun kronikoa duen senideren bat...)*
  • Noren zaintzaz arduratzen zara? (bat baino gehiago hautatu ditzakezu zure errealitatearen arabera)*
  • Zaintzaren pisua nola banatzen da?*
  • Zaintza-lanek ondoez emozionala eragiten dizute?*
  • Rows
  • Zure ustez, zer egin liteke Tolosan (tailerrak, kanpainak, ekimenak...) zaintza-lanen karga arintzeko?*
  • SARE SOZIALEN ERABILERA

    Atal honetan sare sozialen eta pantaileran erabileran jarriko dugu arreta.
  • Sare sozialak erabiltzen dituzu?*
  • Egunean zenbat denbora pasatzen duzu sare sozialetan, gutxi gorabehera?*
  • Zertarako erabiltzen dituzu sare sozialak nagusiki? (bat baino gehiago hautatu ditzakezu)*
  • Nola eragiten dute sare sozialek zure ongizate emozionalean?*
  • Gai sentitzen zara sare sozialen eta pantailen erabilera mugatzeko?*
  • Zure ustez, lanketa komunitarioaren bidez (tailerrak, hitzaldiak, kanpainak, herri mailako ekimenak…) zer egin daiteke pantailen eta sare sozialen erabilera osasuntsua sustatzeko?*
  • BALIABIDEAK ETA AUKERA-BERDINTASUNA

    Azken atal honetan aukera-berdintasunean jarriko dugu arreta: ea herritar guztiek duten sarbidea zerbitzu eta baliabide desberdinetara.
  • Rows
  • Rows
  • Aldagai hauek herriko baliabide eta zerbitzuetara sarbidea izaten edo ekintzetan parte hartzen eragiten al dizute? Hautatu eragiten dizutenak:*
  • Parte hartzen duzu Tolosako elkarte, auzo-sare edo taldeetan (boluntario, kide, erabiltzaile...)?*
  • Zure ustez, lanketa komunitarioaren bidez zer egin daiteke herritar guztiek zerbitzuetara sarbidea izateko eta aukera-berdintasuna bermatzeko?*
  • Should be Empty: